XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertsotarako afizioa eta bertsolari lagunak

Gaurko aurrerapenik ez zen garaian oso erraz sortzen zen bertsotarako afizioa edo ipui kontalariarena.

Ez zegoen ez telebistarik, ez irratirik, hitza zen komunikabide bakarra.

Arbasoengandik hartutako altxorra ondorengoei pasatzen zitzaien bertsoen bidez, ipui bidez edo kontu-kontari gertaera gogoangarri asko haur eta gaztetxoei esanaz edo kontatuaz.

Orduan memoria zen magnetofoirik hoberena.

Batzuk harrigarria zuten eta egun osoan egon zitezkeen bertsoak edo ipuiak abesten edo kontatzen.

Ikusi Uztapide bera nola oroitzen den gazte denborako bertsoetaz.